etxebizitza

Mobikortasun arazoak dituen personek eskaerak aurkeztu leikiez alokairuan etxebizitza hartuteko Areatzan

Bea Azpiri 2024ko api. 29a, 10:18

Eskaerak Areatzako udaletxean aurkeztu daitekez, lehenengo esleipenerako hilaren 10era arte.

Etxebizitza bi dira, Goikokale 14-16 A behea eta B behea, Areatza 1338 soziedade publikoak esleitu gura dituanak 70 urtetik gorakoentzat edo mobikortasun arazoak dituenentzat. Eskaerak Areatzako udaletxean aurkeztu daitekez, lehenengo esleipenerako hilaren 10era arte. Halanda be beharrizana daukanak edozein momentutan egin leike eskaerea.

Etxebizitza horreetako bat alokairuan hartu ahal izateko derrigorrezko baldintzak, Areatzan erroldatuta egotea, 70 urte baino gehiago edo mobikortasun arazoa izatea eta etxebizitza irisgarririk ez izatea dira. Hileroko alokairu kuotea 450 eurokoa izango da, komunidadeko gastuak barne. Kuota hori urtero igongo da aurreko urteko KPIaren arabera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!