auzoak

Astegoienean datoz Karpoko jaiak

Asier Abrisketa 2024ko api. 30a, 10:22

Zapatuan egun osoko egitaraua egongo da, tartean lehiaketa gastronomikoak, mendi lasterketea, plastikozko ahate lasterketea, giza probak eta musikea. Domekan barriz, Ganadu eta Ekoizleen azokea hartuko dau herriak.

Maiatzaren 4an eta 5ean ospatuko dira aurtengo Karpoko jaiak, egitarau potolo bategaz. Zapatu goizean Upo Galapan hamalau kilometrokomendi lasterketea, Paella eta Gisadu Lehiaketak eta Areatzako Banda eta Bitartean folk taldearen kontzertuak izango dira protagonista.

Taldeetan egindako paella eta gisaduak bazkaldu ostean barriz, txapelketa bi egingo dira. Hasteko, 17:00etan plastikozko ahateen lasterketea egingo da errekatik behera. Ostean, Goikokalen giza proba desafioa hasiko da, 18:30ean. Herritarren talde misto bi lehiatuko dira alkarren kontra, proba desbardinetan. Iluntzean ostera, jaia poteoagaz luzatuko da, Kittu taldearen musikeagaz girotuta.

Domekea Ganadu eta Ekoizleen Azoka eguna izango da. Arratia eta inguruetako abeltzain eta nekazariak batuko dira plazan, 10:00etatik 13:30era. Horrezaz gainera, azokea zarratuterakoan errifen zozketea egingo da eta eguerdi aldean, Eingo taldea ibiliko da kalez kale, giroa animetan.

Egitaraua

Maiatzak 4, zapatua

  • Paella eta Gisadu Lehiaketak errekako paseoan.
  • 09:30ean, Upo Galapan mendi lasterketea. 
  • 12:30ean, Areatzako Banda eta Bitartean Folk Taldea. 
  • 14:00etan, Paella eta Gisadu Lehiaketen aurkezpena udaletxeko arkupetan. 
  • 15:00etan, bazkari herrikoia.
  • 17:00etan, plastikozko ahate lasterketea errekan.
  • 18:30ean, Giza proba desafioa Goikokalen. Herritarren talde misto bi alkarren kontra.
  • 20:00etan, Kittu taldeagaz kalejirea herriko kaleetan zehar.

Maiatzak 5, domekea

  • 10:00etatik 13:30era, Ganadu eta Ekoizleen Azokea plazan.
  • 13:00etan, kalejirea Eingo taldeagaz herriko kaleetan zehar.
  • 13:30ean, Azokearen amaierea eta errifearen zozketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!