FUTBOLA

Andrazkoen A taldeak baino ez dau irabazi

Iñigo Irua 2024ko api. 29a, 08:00

Andrazkoen Arratia Ak baino ez dau irabazi ligako atzen jardunaldian. Aandrazkoen B taldeak bana bardindu dau etxean eta gizonezkoen Arratia Ak eta Bk eta Lemoako Harrobik ostera galdu egin dabez euren partiduak.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Mulier taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban Nerea Izagirrek bigarren zatian sartutako golari esker. 28 jardunaldiren ostean 49 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berriozar taldearen kontra maiatzaren 5ean, eguerdiko 13:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Urbietan, Ibaiondo Nerbioi taldea izan eban aurkari eta bana bardindu eben. 27 jardunaldiren ostean 46 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Galdakao taldearen kontra maiatzaren 1ean, goizeko 11:15ean. Athletic-en Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partidua da hau.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Santurtzi talde liderraren kontra eta 0-1 galdu eban bigarren zatian aurkariek penaltiz sartutako golagaitik. 29 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratiak eta hamaseigarren postuan dago, jatsiera postuetatik puntu bakarrera. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Santutxu taldearen kontra maiatzaren 1ean, goizeko 11:15ean. Athletic-en Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partidua da hau.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Orozkon Atxulaur taldearen kontra eta 3-1 galdu eban. 29 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra maiatzaren 1ean, eguerdiko 13:30ean. Athletic-en Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partidua da hau.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Sondika taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. 29 jardunaldiren ostean 42 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Loiu taldearen kontra maiatzaren 1ean, arrastiko 17:00etan. Athletic-en Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partidua da hau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!