garraioa

BideOn eskaripeko garraio zerbitzuak ordutegia luzatu dau

Asier Abrisketa 2024ko api. 29a, 10:57

Unibertsitateko gazteentzako taxi partekatu zerbitzuak, klaseetako sarreretara eta urteeretara egokitutako joan-etorriko ordutegi barriak ditu.

BideOn Arratian eskaripeko 65 urtetik gorakoentzako zein unibersidadeko gazteentzako garraio zerbitzuak garatuten segiduten dau. Oin arteko ordutegiak zehaztu eta luzatu dira. Holan, adinekoen zerbitzua 08:00etatik 14:00etara egongo da martxan. Unibersidadera joateko barriz, klaseetako sarrera eta urteeretara egokitutako ordutegiak barriztu ditu.

Unibersidadera goizez joan behar diran ikasle arratiarrentzako taxia 06:45ean eta 07:30ean abiatuko da Zeanuritik. Klaseak arrastiz dabezan ikasleentzako zerbitzua barriz, 12:30ean eta 13:45ean abiatuko da. Bueltarako ordutegiak barriz, 13:45ean, 15:15ean eta 18:45ean dira. Leioako EHUko fakultadetik urtengo da taxia ordu horreetan eta geldialdi bat egingo dau Bilbon, 15 minutukoa, ikasleak batzeako.

Zerbitzuak, ikasleak Bizkaibuseko geraleku batera edo Euskotrenek Lemoan dauan geralekura eroateko aukerea be emoten dau, unibersidade campusetara hurreratzen dituan garraio publikoagaz lotzeako. Kasu horretan, bidaiaren kostua euro batekoa izango da, beste bidaiek 1,5 euroko prezioa daukie.

94 471 46 24 telefonoan zein BideOn Arratian-en Igorreko bulegoan eskatu daiteke informazino gehiago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!