Gizonezkoen Arratia A jatsiera postuetan dago

Iñigo Irua 2024ko mai. 2a, 08:00

Andrazkoen Arratia B eta Galdakaoren arteko partidua.

Arratiako futbol taldeek, andrazkoen Arratia Ak izan ezik, maiatzaren 1ean jokatu dabez Athletic-ek jokatutako Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partiduak.

Gizonezkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo jokatu eban Santutxu taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 30 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratiak eta hamazazpigarren postuan dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua sano garrantzitsua da Arratiarentzat kategoria mantentzeko burrukan aurrerapausua izango litzatekelako bere atzen postuan dagoan Iturrigorri A taldearen kontra irabaztea, maiatzaren 5ean izango da norgehiagokea, goizeko 11:30ean. 

Gizonezkoen Arratia B taldeak Urbietan jokatu eban Ibarsusi taldearen kontra eta husna bardindu eben. 30 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Berriatuko taldearen kontra maia- tzaren 5ean, eguerdiko 13:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak Urbietan jokatu eban Galdakao taldearen kontra eta 7-0 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean 49 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra maiatzaren 4an, arrastiko 15:30ean. 

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik etxetik kanpo jokatu eban Loiu taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. 30 jardunaldiren ostean 45 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra maiatzaren 4an, arrastiko 18:00etan. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!