gurasoak

Zapatuan topaketea egingo dabe Arratiako guraso alkarteek Zeanurin

Bea Azpiri 2024ko mai. 3a, 15:31

Guraso Elkarteen topaketen lehen edizinoa egin zan Basoa etxean.

Eskoletako sei guraso alkarteen topaketen hirugarren edizinoa izango da aurtengoa eta gurasoek, eskuko telefonoaren erabilerearen konpromiso-dekalogoa sinatu ahalko dabe.

Arratiako eskola guztietako sei guraso alkarteak batuko dira Zeanurin alkar ezetu, sarea sendotu, aldarrikapenak egin eta eguna jai giroan pasetako. Guraso Elkarteen Topaketaren hirugarren edizinoa da aurtengoa.

Egunari hasikerea emoteko, guraso alkarteek ibilalditxoa antolatu dabe 11:30ean Undurragako presara, "edade guztietarako ibilbidea da, hau da, ume txikiak daukienentzako eta karroa eroan gura dabenentzako" aproposa Gotzone Arrizabalaga antolakuntzakoaren arabera.

Igorreko eskolako 6. mailako bertsolaritza taldekoek emongo deutsie hasikerea topaketeari, 13:30ean, euren bertsoakaz eta bitartean, institutuko Batxiler 1.engoko ikasleek hamaiketakoak salduko dabez, ikasbidairako dirua jasoteko. Bazkaria plazan izango da, 15:00etan; baba-jana, bertan kozinauta, bertoko produktuakaz.

Jolasak eta meriendea egongo dira gero, eta 19:00etan, Berriztu taldeak erromeriagaz amaierea ipiniko deutso egunari.

Eskuko telefonoaren erabilerearen gaineko sinatze ekitaldia

Era personalean konpromisoa hartu gura daben gurasoek, Altxa Burua Arratiak prestautako umeen eskuko telefonoaren erabilerearen gaineko konpromiso-dekalogoa sinatuko dabe 13:45ean plazan. Konpromisoan, seme-alabei smartphonea emoteko gitxieneko adina be zehaztuten da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!