FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia Ak baino ez dau irabazi joandako astegoienean

Iñigo Irua 2024ko mai. 6a, 08:00

Andrazkoen A taldea Berriozar taldearen kontrako partiduan.

Astegoien txarra izan da Arratiako taldeentzat. Puntuak ateratea gehien behar dauan gizonezkoen Arratiak Ak irabazi egin dauan arren etxetik kanpo. Andrazkoen Arratia Bk bardindu egin dau eta Gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik eta andrazkoen A taldeak galdu egin dabez euren partiduak.

Gizonezkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo jokatu eban Iturrigorri A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. 31 jardunaldiren ostean 32 puntu ditu Arratiak eta hamaseigarren postuan dago. Jatziera postuetatik urten eta puntu bira ditu oin. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Zalla taldearen kontra, maiatzaren 12an, arrastiko 17:00etan. 

Gizonezkoen Arratia B taldeak etxean jokatu eban Ibarsusi taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. 31 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua be etxean jokatuko dau Loiu A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 20:00etan.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Berriozar taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 29 jardunaldi jokatu eta gero 49 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua, ligako atzena, etxean jokatuko dau Eibar B talde liderraren kontra hilaren 12an, eguerdiko 13:30ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo jokatu eban Pauldarrak B taldearen kontra eta bina bardindu eban. 29 jardunaldiren ostean 50 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago. Datorren partidua, ligako atzena, etxean jokatuko dau Indartsu taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 17:45ean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik etxean jokatu eban Ezkurdi taldearen kontra eta 2-3 galdu eban. 31 jardunaldiren ostean 45 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gernika B taldearen kontra hilaren 12an, eguerdiko 12:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!