eraso matxistak

Donibane Lohizuneko erailketa matxistea salatuteko alkarretaratzea deitu da gaurko

Asier Abrisketa 2024ko mai. 6a, 10:48

Arratiako Mugimendu Feministak deituta, Igorreko sarrerako errotondan egingo da kontzentrazinoa gaur, hilak 6, 20:00etan.

Donibane Lohizunen hilda agertu zan barikuan, maiatzak 3, 33 urteko andra bat. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak egindako agerraldian azaldu ebanez, "krimen bortitza" izan zan eta hilketa matxistea izan dala da hipotesi nagusia. Erailketeagaz lotuta, 37 urteko gizon bat dago atxilotuta eta uste da, aurrez prestatutako erailketea izan dala.

2003tik Euskal Herrian matxismoak eraildako 113. andra da, aurtengo lehena. Hau salatzeko alkarretaratzea egingo da gaur, hilak 6, Igorreko errotondan 20:00etan.

Izan be, aprilaren 14an, andra bardina Ziburuko eraikin batetik jausi zan, zauri larriak sufriduz. Orduan be atxilotu eben gizon bera, gela bardinean egoalako baina egun biz atxilotuta egon ostean geratu zan aske, zaintzapean. Ordutik egon da andra ospitalean, eguaztenean desagertu eta barikuan hilda agertu zan arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!