solastalgia

Zapatuan hasiko dira Solastalgia topaketak Herriko Bentan

Bea Azpiri 2024ko mai. 2a, 15:23

Hile osoan, lurraldearen gaineko hausnarketea egingo dabe Arteako Herriko Bentan, mahai-inguru, zine emonaldi, liburu aurkezpen, kontzertu eta lan artistikoen bitartez.

Hile osoan, lurraldearen gaineko hausnarketea egingo dabe Arteako Herriko Bentan, mahai-inguru, zine emonaldi, liburu aurkezpen, kontzertu eta lan artistikoen bitartez. Oingo zapatuan, hiulak 4, 17:00etan, hasiko dira topaketak Adrian Almazanen aurkezpenagaz. Ostean lehenengo mahai-ingurua egongo da. Bertan, Paz Moreno Feliuk baserriaren gainbeheraz egingo dau berba eta Angel Larreak, Arratiatik, bidai historiko-etnografikoa egingo dau. Domekan, 17:30ean, Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren emonaldia egongo da eta ostean solasaldia Gari Garaialde eta Itziar Gomezegaz. Ignacio Mendiolak egingo ditu moderatzaile lanak.

Lurraldeari erasoek eragindako mina

Solastalgia berbeak lurraldean edo inguru hurbilean gertatzen diran aldaketek bertan bizi diran personengan ondoez fisiko zein emozionalak sortzean dituala esan gura dau. " "Lurraldeaz eta nekazal eremuaz asko egiten da berba gaur egun, besteak beste, krisi klimatiko eta ekologikoa dala-ta. Baina bertako kulturearen eta bizimoduaren kontrako erasoa aspaldiko gauzea da. Horrek sortu deuskun minaz eta tristuraz jardungo dogu topaketa honeetan" azaldu eben antolatzaileek topaketak aurkezteko prensaurrekoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!