solastalgia

Proiektu desarrollistak eta lurralde antolakuntza aztergai, Solastalgia topaketetako bigarren astegoienean

Bea Azpiri 2024ko mai. 9a, 09:47

Lurraldearen gaineko berbaldiek hartuko dabe Arteako Herriko Benta barikutik domekara. 

Barikuan, hilak 10, 19:00etan, Leire Urkidik eta Alvaro Camposek Euskal Herriko proiektu desarrollisten mapeoa eta analisia egingo dabe. Zapatuan, 17:00etan, Lurralde Antolakuntza Planak aztertuko ditue, Aida Lopez Urbanejak feminismoaren ikuspegitik eta Elixabete Urzelaik eta Arritu Zelaiak hizkuntzarenetik. Domekan barriz, 17:30ean, Arratiako lagunakaz solasaldia bideratuko dabe Alasne Artetxek eta Jon Urutxurtuk.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!