regueibertsoa

Regueibertsoak bersolari eta regueifeira gazteak batuko ditu gaur

Asier Abrisketa 2024ko mai. 2a, 10:33

2022ko Regueiglobertsoan arratiarrak, galiziarrak eta kataluniarrak batu ziran Igorreko Lasarte Aretoan.

Dimako plazan 15:00etan eta Igorreko goiko frontoian 19:30ean egongo dira Arratiako eta Galizako ahozko inprobizatzaile ikasleak.

2016an hasi zan "Hizkuntzak egiten gaitu" lelopean, Galiziako regueifeiren eta Arratiako bertsolaritza ikasleen arteko topaketea. Gero, Kataluniako glosadoreak be batu ziran alkartruke kulturalera. Holan jaio zan Regueiglobertso; Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako ahozko literatura eredu herrikoien arteko topaketea.

Aurten, glosakoreak ez dira egongo beraz, bertsoak eta regueifeirak entzungo dira gaur, maiatzak 2, Dimako plazan 15:00etan egingo dan emonaldian. Gero, Igorreko goiko frontoian, 19:30ean be egongo da ikusteko aukerea. Bertan Arratia BHIko bertsolaritza ikasleak eta Galizako regueifeira ikasleak batuko dira. Bakotxak bere kulturearen zatitxo bat erakutsiko deutso besteari, ahozko inprobizazinoa eta musikea oinarri hartuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!