Motorra

Zapatuan jokatuko da Dimako II. Cross Country motor mendi lasterketea

Bea Azpiri 2024ko mai. 3a, 10:42

Ehun bat pilotuk hartuko dabe parte Dimako herrigunetik urten eta basotik egingo dan lasterketan; 15:30ean urtengo dira lehenengoak.

Dimako motor klubak antolatuta, lasterketea 15:30ean hasiko da. Partaideek ordu biz egingo dabe 9 kilometro inguruko zirkuitu bat. Lasterketea, Euskadi eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria izango da.

Antolatzaileek ehun partaide inguru espero dabe. Pilotuak 13:00etarako egongo dira Diman, ordu horretan berifikazinoak egingo dira-ta frontoi txikian. Berbaldi teknikoa, 14:40ean izango da eta ostean, 14:50ean, errekonozimentu buelta bat egingo dabe partaide guztiek, ibilbidea ikusteko. Ostean, 15:30etik 17:30era izango da lasterketea.

Sariak 18:30ean bananduko dira eta parte-hartzaile guztien artean be zozketatuko dira opari batzuk: zirkuitu termaleko sarrera bat persona birentzako eta motorrean ibilteko materiala, hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!