andraizea

Atzeratu egin da Andraizeak antolatutako eskilara margoketea

Asier Abrisketa 2024ko mai. 6a, 11:28

Eguraldi txarra espero dala-ta atzeratu da gaur arrastirako deialdia eta oindino, ez da hitzordu barririk zehaztu.

Maiatzak 17an LGTBI fobiaren Kontrako Nazinoarteko Eguna dala-ta, Dimako Andraizea andra taldeak Landaburuko eskilarak ostadarraren koloreakaz margotuteko deialdia egin eban gaur arrastirako. Halanda be, eguraldi txarra espero danez, ekintzea atzeratzea ebatzi da. Datozen egunetan, eguraldiaren iragarpenaren arabera zehaztuko da hitzordu barria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!