Eskupelotea

Bizkaiarentzako hiru txapel lortu ditue dimoztarrek GRABNI txapelketan

Asier Abrisketa 2024ko mai. 7a, 10:27

Rekaldetarrek txapel bana lortu eben Gasteizen jokatutako lurraldeen arteko finaletan.

Nafarroa izan da aurtengo GRABNI txapelketako irabazlea baina Amaia Aldai, Xabier Rekalde eta Iker Rekalde sariakaz bueltau dira euren finalak irabazi ostean.

Astegoienean jokatu ziran Gasteizen aurtengo GRABNI Txapelketako modalidade eta kategoria guztietako finalak. Aurtengo lurralde irabazlea Nafarroa izan da, izan be, bertoko pelotariek irabazi ditue txapel gehien, ezker paretan (16 txapel) zein trinketean (6 txapel). Bizkaia ezker paretan izan da azpitxapeldun, 13 txapel lortuta. Trinketean barriz, txapel bi lortu ditue. Hamabost honeetatik, hiru dagoz arratiarren esku, Diman zehazki.

Amaia Aldai ezker hormako eskuz binakako modalidadean aritu zan, nagusien mailan, Olatz Arrizabalagaz batera. Finalean garaile urten ziran, 22-20, Larrarte eta Arrillaga gipuzkoarren kontra. Ezker paretan be, banaka eta 22 urtez azpiko mailan, lehiatu zan Xabi Rekalde. Finalean Faben Ituarte gipuzkoarra izan eban aurkari eta Dimakoak irabazi eban, 22-11.

Iker Rekalde barriz trinketean ibili zan, gazte mailan eta banaka, Bizkaia ordezkatuz. Alde txikia egon zan Iparraldeko J. Videgain-en kontrako finalean, dimoztarrak 35-33 irabazita lortu eban-ta txapela.

Txapelak

  • Trinketean:
    • Nafarroa: 6 txapela eta 4 azpitxapelketa.
    • Gipuzkoa: 6 txapela eta azpitxapelketa 1.
    • Bizkaia: 2 txapela eta azpitxapelketa 1.
    • Iparralde: 1 txapela (zigor 1) eta 11 azpitxapelketa. 
    • Araba:  1 txapela.
    • La Rioja: 0 txapela.
  • Ezker Pareta:
    • Nafarroa: 16 txapela eta 9 azpitxapelketa.
    • Bizkaia: 13 txapela eta 14 azpitzapelketa. 
    • Gipuzkoa: 11 txapela (zigor 1) eta 11 azpitxapelketa.
    • Errioxa: 2 txapela eta azpitxapelketa 1.
    • Araba: 0 txapela eta 3 azpitxapelketa.
    • Iparralde: -1 txapela (zigorrak) eta 5 azpitxallketa. 

GRABNI

GRABNI Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako pelota federazinoen arteko urteroko txapelketea da, modalidade eta adin desbardinek hartzean dabe parte bertan. Eskuz eta palaz, ezker paretan zein trinketean jokatuten da GRABNI.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!