musikea

V. Oñati Bizirik kontzertu zirkuituaren lehen saioa hartuko dau Kiñu Gaztetxeak

Asier Abrisketa 2024ko api. 30a, 17:11

Zentzu Okerra talde oñatiarra izango da Kiñun zapatuan, Sukena eta Hamarratz taldeakaz batera.

Zapatuan Sukena, Zentzu Okerra eta Hamarratz talde oñatiarrak igoko dira Kiñuko oholtzara, 20:00etatik aurrera.

Oñati Bizirik Antixena Gaztetxeak antolatutako ekimena da, herriko musikari eta musika taldeak batzeako asmoagaz. Aurten egin da bosgarren edizinoa eta bertatik urten da Oñati Vizirik diskoa, herriko 18 talde eta bakarlarik alkarlanean eginda. Hau Aprilean aurkeztu zan Oñatin eta parte hartutako taldeek, kontzertu bira egingo dabe.

Lehen kontzertua izango da Igorreko Kiñu Gaztetxekoa, zapatuan, maiatzak 4, 20:00etatik aurrera. Sarrerea doban da. Bertan, Oñati Vizirik diskoan parte hartu daben taldeetako hiru egongo dira zuzeneko musikea eskaintzen: Sukena, Zentzu Okerra eta Hamarratz.

Oñati Bizirik ekimenaren beste kontzertu saio bi egingo dira datozen asteetan. Maiatzaren 18an Arrasateko Gaztetxean izango dira Lizartxo, Letagin, Malko, Aiert eta Aitor Regueiro. Bagilaren 1ean barriz, Iruñako Aitzina tabernan joko dabe Larru Beltzak, Lee Kore, Inguma eta Osaba Kimu taldeek.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!