txirrindularitzea

288 txirrindulari ume eta gazte batu ebazan Udaberrikopako Igorreko lasterketeak

Asier Abrisketa 2024ko mai. 2a, 11:21

Domekan jokatu zan Igorren Udabarrikopako laugarren lasterketea, zazpitik, Bizkaiko txirrindularitza eskoletako 288 ume eta gazteren parte-hartzeagaz. Leire Aurrekoetxea Arratiako Ziklista Eskolako zuzendariak BEGITUri azaldu deutsonez, "itzel urten zan dana". Betiko lez, esker bereziak emon ditu AZEko lagun eta gurasoei, 30 bat batu ziran-ta boluntario lanak egiteko.

Benjaminak, alebinak eta infantilak egon ziran, sei lasterketatan banatuta Olabarriko zirkuituari bueltaka goizean zehar. Halanda be, infantilen mailan baino ez dago sailkapenik.

Lehen lasterketan Telmo Hernandez, David Rico eta Enar Kortabarria egon ziran podiumean; arratiarren artean barriz, Ekhi Lazkano izan zan lehena hogeigarren postuan. Bigarren lasterketan Alvaro Taramonak, Aratz Ruizek eta Alain Villardonek osotu eben podiuma; Aretx Tellaetxe izan zalarik arratiarren artean lehenengoa, zortzigarren postuan. Nesken lasterketan barriz Noa Vega, Ehari Achalandabaso eta Maialen Haza izan ziran, hurrengoz hurrengo, lehenengoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!