zinekluba

Elena Trapéren 'Blog' pelikulea dakar Zineklubak

Asier Abrisketa 2024ko mai. 6a, 16:51

Eguenean, hilak 9, proiektauko da Blog filma Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan.

Maiatzako Igorreko Zineklubaren emonaldiaren protagonistea Elena Trapé zuzendari eta gidoilari kataluniarraren Blog filma izango da. Maiatzaren 9an, eguena, izango da proiekzinoa Igorreko Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera.

Film hau Donostiako Zinemaldiko zuzendari barrien Zabaltegi Sailean aurkeztu zan ikusleen aurrean, 2010ean. Beste batzuen artean Sara Gómez, Candela Antón, Irene Trullent, Lidia Torrent eta Oriol Puig dira antzezleak.

Sinopsia

Klase ertain-altuko, ondo hezitako, neska adimentsu, sentibera eta kontziente talde baten istorio harrigarria kontetan dau Blogek. Plan sekretu bat eta helburu komun bat daukan gazte talde bat da, euren ustez helburu absolutua eta egia unibersala dana: emozino gogorrak biziteko beharra, besteengandik bereizten dituenak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!