musikea

Bitartean Folk taldeak eta Areatzako Bandak kontzertua eskainiko dabe Igorren

Asier Abrisketa 2024ko mai. 8a, 11:54

Zapatuan izango da kontzertu bateratua Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etatik aurrera, Aritz Labradorren zuzendaritzapean.

Maiatzaren 11n, zapatua, Bitartean Folk & Band talde hernaniarrak eta Areatzako Bandak, kontzertu bateratua taularatuko dabe Igorreko Kultur Etxeko aretoan, 20:00etan. Areatzako Bandako zuzendariak, Aritz Labrador Odriozolak, zuzenduko dau emonaldia.

Bitartean Folk & Band taldeak urteak daroaz euskal musika banda eta jantza taldeakaz alkarlanean, proiektuak garatuten. Berbarako, euren atzen diskoa Hernaniko Musika Bandeagaz batera egindako hamabi abestiko diskoa da. Oingoan, maiatzaren 4an Areatzan egindako moduan, Areatzako Bandagaz alkartu da hainbat kontzertu emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!