jantzak

Arantzarte Dantza Taldeak 50. urteurreneko jaia ospatuko dau maiatzaren 24tik 26ra

Asier Abrisketa 2024ko mai. 9a, 11:04

Gozategi taldeak eskainiko dau Arantzarteren 50. urteurren jaiko kontzertu nagusia.

Hilaren 25ean bazkaria egingo da eta txartelak lortzeako atzen eguna oingo domekea, hilak 12, izango da; Axular Herrikoan eta Gau Lora tabernetan eros daitekez.

Arantzarte Dantza Taldea 50. urteurrenean dago murgilduta aurten eta Igorreko Kultur Etxean ikusgai egon dan erakusketea tartean, hainbat ekintza antolatu dira. Mende erdia ospatuteko jai nagusi bat be egingo da Igorren maiatza amaieran, 24tik 26rako astegoienean. Igorreko Jaietarako karpa eta txosna bi ipinita egongo dira ordurako eta bertan egingo dira ekintza gehienak. Jantzak, musikea, azokea, herri kirolak... Eskaintza zabala egongo da eta gainera, zapatu gauean Gozategi taldearen kontzertua egongo da.

Horren aurretik, maiatzak 25 eguerdian, bazkaria egingo da eta honetarako txartelak maiatzaren 12ra arte, domekea, dagoz eskuragai Axular Herriko Tabernan eta Gau Loran. Nagusientzako menua 22 eurokoa da (marmitakoa, albondigak, pantxinetea, ardaoa eta ura) eta umeena 15 eurokoa (oilasko paella, albondigak, marrubi jogurta eta ura).

EGITARAUA:

Maiatzak 24, barikua
  • 21:30ean, txupina eta jantza ikuskizuna.
  • 23:00etan DJ Jotatxo.
Maiatzak 25, zapatua
  • 11:30ean, kalejirea.
  • 15:00etan, bazkaria.
  • 18:30ean, Gotx Elektrotxaranga.
  • 22:30ean, erromeria Gozategi eta Nonbait taldeakaz.
Maiatzak 26, domekea
  • 10:30etik 15:00etara, azokea.
  • 12:00etatik 14:00etara, herri kirolak eta taloak.
  • 14:00etan, kalejirea zanpantzarrakaz txosnagunetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!