erronka

Gaur egingo da Lemoa Aktibo erronkearen aurkezpena

Asier Abrisketa 2024ko api. 29a, 11:27

Gaur, hilak 29, 19:00etan egingo da erronkea aurkeztu eta herritarrak animetako deialdia Kotxepinen. Gero, pintxoak eta edana egongo dira.

Udalak antolatutako Lemoa Aktibo erronkeari hasikerea emoteko, astelehenean, hilak 29, egingo da honen aurkezpen ofiziala Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan; pintxo-potea be egingo da amaitukeran. Erronkan, hilabetero hogei personek Lemoatik zehar kokatu diran objektu birtualak topau beharko ditue eta gero, bertan dagozan argibideak jarraitu beharko dira sariak lortzeako.

Erronkan parte-hartzeako, izen-emotea doban da Active City aplikazinoa deskargau eta bertatik izena emonda edo 674 945 426 (Oingabiz) telefonora idatzita. Gero, aplikazinoa deskargau, hilabetea aukeratu eta erronkeagaz martxan ipini daitekez interesdunak, bertako jarraibideak jarraituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!