Memoria historikoa

Gaur hasiko da Lemoako Kultura eta Memoria Astea

Bea Azpiri 2024ko mai. 6a, 11:16

Arratiako tranbia izango da protagonista nagusietakoa, aste osoan zehar erakusketea egongo da ikusgai.

Gaurtik domekara, hilak 12, izango da Kultura eta Memoria Astea, lemoaztarrei kultura eskaintza berezia eskaini eta memoria historikoari lotutako espazioak zabalduteko.

Memoria kolektiboan dagoan Arratiako tranbiari lotutako jarduerak izango dira gaurkoak. Holan, 19:00etan, Jon Urutxurtu historialariak Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburua aurkeztuko dau Kotxepin Kultur Etxean eta barikura arte zabalik egongo dan Lemoa: Arratiako tranbiaren bihotza erakusketea be zabalduko da.

Bihar, hilak 7, Bizkarsoro pelikulea egongo da ikusgai 18:30ean, Kotxepin Kultur Etxean. Josu Martinezen pelikulako personaiak fikzinozkoak izan arren, Ipar Euskal Herrian euskal identidadea eta hizkuntza arriskuan ipinitako frantzestze benetako prozesua kontetan dau pelikuleak, horren memoria galdu ez daiten. Eta eguaztenean, berbaldia egongo da Kotxepin Kultur Etxean. Avifes, gaixotasun mentala eta senideen Bizkaiko alkarteko kide batek gazteen buru osasunaren gainean egingo dau berba 19:00etan, Kultur Etxean.

Eguenean, Arratiako Musika Eskolearen kontzertuek; barikuan, zirku ikuskizunak; zapatuan Lemoakustik Fest jaialdiak eta domekan Lemoatxa 1937 ibilbidetik martxeak osotuten dabe egitaraua. Astean zehar, eskolako gurasoek hainbat ekimen antolatu ditue umeentzako eskola orduetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!