Hasita dago Lemoako taldearen Egunean Behin? denporaldi barria

Asier Abrisketa 2024ko mai. 7a, 09:45

Aplikazinoa deskargau eta 204F9E kodea erabilita egin daiteke bat Lemoako galdera lehiaketeagaz.

Atzo, maiatzak 6, hasi zan Egunean Behin? mobikorrerako jokoaren 15. denporaldia. Urtero lez, Lemoako Udalak lemoaztarrak animau ditu talde bat sortu eta galdera lehiaketea abiatzeko. Lemoako taldera 204F9E kodea sartuta batu daiteke eta garagarrilera arte, egunean hainbat galdera erantzun beharko ditue parte-hartzaileek.

Denporaldia amaitzerakoan, saridun bi urtengo dira Lemoako jokalarien artean. Batetik jokoan puntu gehien lortu dituan irabazleak eta bestetik parte-hartzaileen artean egingo dan zozketearen irabazleak herriko komertzioetan erabilteko bonu bi jasoko ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!