azokea

Bihar hasiko da San Isidro jaietako egitaraua

Asier Abrisketa 2024ko mai. 8a, 11:09

Euskaldun egin gaituzten borrokak berbaldiagaz hasiko da bihar egitaraua baina zapatuan izango da azoka eguna. San Isidro egunean be, hilak 15, egongo da jaia, idi-probak tartean.

Datorren egunetan, baserri giroa bueltauko da Zeanurira, ate-joka dagoz eta aurtengo San Isidro jaiak. Eguenean, Ibai Atutxa Ordeñana EHUko irakaslea eta ikasketa kulturaletan adituak berbaldia emongo dau "euskaldun egiten gaituen burruken" ingurukoa. Holan asiko da zapatuan egingo dan Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokea, inguruan egingo diran ekintza guztiakaz, eta San Isidro eguneko ospakizunak batuten dauzan jaia.

Merkadu eguna izaten da jentetsuena Zeanurin, bertoko abereak ikusi eta inguruko artisau eta nekazarien produktuak erostera hulbiduten da jentea-ta. Gainera, azokeak iraun bitartean baserri mundua hurbiletik ikusteko aukera ugari egongo dira: gaztai egitea, artile tailerra, umeak ibilteko astoak, artxo txuleta dastaketea, harri zulatzaileak eta perratokia ikusteko aukerea, besteak beste. Horrezaz gainera, arrastian gaztetxoen pelota partiduak eta elektrotxarangea egongo dira. Gauez barriz, erromeria eta DJagaz girotuko da jaia.

San Isidro egunean barriz, datorren eguaztenean, egitarau xumeagoa antolatu da. Goizean txikerrentzako egur-jolasak egongo dira plazan eta mezea ospatuko da San Isidron. Eguerdian barriz, txistulariek girotutako jantzaldia egingo da. Arrastian emongo jako amaierea aurtengo jaiari, 18:00etan hasiko dan idi-probeagaz.

Maiatzak 9, eguena
  • 18:30ean, Euskaldun egin gaituzten borrokak berbaldia Kultur Etxean. Hizlaria: Ibai Atutxa Ordeñana, EHUko irakaslea.
Maiatzak 11, zapatua
  • 10.00etatik 14.00etara Abere, Artisau eta Nekazal Produkuen Azokea. Bertan, gaztaia egingo dau Enrike Etxebarriak; artile tailerrak Rakel Santamaríak; artxo txuleta dastaketea eta perratokia ikusgai egongo da 11:00etatik 13:00etara eta bideo proiekzinoa egongo da.
  • Goiz osoan zehar, herriko txistulariak plaza inguruan. 
  • 12:00etan, herri-kirolak. Harri zulatzaileen erakustaldia plazan.
  • 13:00etan, Abere Lehiaketako sari banaketea plazan.
  • 16:30ean, pelota partiduak: Bizkaiko gaztetxoen semifinalak.
  • 19:00etan, Orkresta Elektrotuna.
  • 22:30ean, Gautegun taldeagaz erromeria eta ondoren DJ-a. 
Maiatzak 15, eguaztena
  • 11:30ean, egurrezko jolasak umeentzat. Plazan.
  • 12:00etan, mezea San Isidron.
  • 13:00etan, Arrikibar jantza taldearen emonaldia herriko txistulariakaz.
  • 18:00etan, idi-probak. Jose Luis Ormaetxeren (Zamudio), Gotzon eta Lander Plazaren (Maruri) eta Iñaki Vidaurrazagaren (Zamudio) idiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!