auzoak

Santa Kurtzeko jaiak ospatuko dira astegoienean

Asier Abrisketa 2024ko mai. 2a, 12:14

Santa Kurtze ermitako ataria konpontzeko lanak aurrera doaz, jaia ospatu bitartean // GEURIA.eus

Bariku zein zapaturako, egun osorako egitaraua antolatu da Zeberioko auzoko jaiak ospatuteko. Domekan ostera, desmuntaia egiteko auzoala deitu da.

Antxina, maiatzaren 3a elorri zuria bedeinkatu eta soloan ipinteko ohiturea egoan, udan zehar uzta ona izateko helburuagaz. Eta holan emongo jako hasikerea aurten be, Zeberioko Santa Kurtzeko jaiari. Izan be, maiatzaren 3an, 12:00etan, mezea entzun eta erramu bedeinkapenagaz hasiko dira astegoienean zehar luzatuko diran jai auzotarrak.

Hortik aurrera: kontzertuak, tortilla txapelketea, jantzak, herri-kirolak, suzko zezena, jolasak... ez dira faltauko maiatzeko lehen astegoienean. Zapatu gauean, Ilentia, Durundue, U7, Seveelrio eta Satan Kurtze taldeek joko dabe eta ostean DJ Matxinadak ipiniko dau musikea gaua luzatuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!